Gure lan-metodoa
Nola egiten dugu lan?
Prozesua
Laguntza pertsonalizatua lehen unetik
Gure metodoa hasieratik modu pertsonalizatuan laguntzeko pentsatuta dago. Lehenengo
beti hasierako pack-arekin hasten da, bi kontsultaz osatzen dena.
Hortik aurrera, jarraipen kontsultekin jarraitzen dugu. Hauetan zure sentsazio eta
bilakaeraren arabera pauta egokitzen dugu.

Lehen kontsulta
Lehenengo saio honetan, zure burua ulertzen saiatuko gara, presarik gabe, zure egoeraren ikuspegi osoa izateko.

Bigarren kontsulta
Bildutako informazio guztiarekin, zuri egokitutako proposamen bat egin eta modu argian azalduko dizugu.

Jarraipena eta laguntza
Hurrengo saioetan, prozesua doitzen lagunduko dizugu, eta segurtasunez aurrera egiten lagunduko dizugu, tresna eta plan berriak emanez.
Eta ezin badut presentzialki egin?
Online ere egin dezakezu
Presentzialki etorri ezin bazaitezke, ez kezkatu: online ere egiten dugu lan, hurbiltasun eta
arreta berarekin. Kontsulta guztiak online egin ditzazkezu, modo eroso eta seguruan.

Ohiko galderak
Zure zalantzak argitzen ditugu
Zenbatero dira kontsultak?
Maiztasuna pertsona eta helburu bakoitzera egokitzen da, nahiz eta ohikoena 4 astetik behin jarraipena egitea den. Horrek doikuntza progresiboak egiteko aukera ematen digu presiorik gabe eta zure erritmoa errespetatuz.
Kontsultetan pisatzea derrigorrezkoa da?
Ez. Pisua beste tresna bat besterik ez da, eta ez da ezinbestekoa. Beste adierazle batzuetan oinarritu gaitezke: sentsazioetan, energian, ohiturak mantentzeko erreztasunean edo ongizate sentsazioan. Osasuna zenbaki
batetik haratago doa.
Eta kontsulten artean galderak baditut?
Ez zaude bakarrik prozesuan. Jarraipenean zehar laguntza izango duzu zalantzak argitzeko edo behar izanez gero doikuntzak egiteko. Gurekin harremanetan jar zaitezke telefonoz, WhatsApp bidez edo posta elektronikoz.
Benetako Esperientziak












