Ezagutu gaitzazu
Nor gara

Gure nutrizioa ulertzeko modua
Zaindu, lagundu eta errespetatzen duen nutrizioa
En Izan creemos que comer bien no es seguir una pauta rígida, sino aprender a cuidarte desde el respeto, sin juicios ni imposiciones.
Trabajamos desde una nutrición flexible, realista y personalizada, teniendo en cuenta no solo la alimentación, sino también el contexto, las emociones y el ritmo de cada persona.
Taldea
Izanen atzean gu gaude

Nutrizionista
Alazne Mindegia
Giza Nutrizio eta Dietetikako gradua ikasi nuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta ondoren Nutrizio Klinikoan espezializatu nintzen Aleris graduondokoaren bidez.
Ordutik, nire helburua pertsonen osasuna errespetuzko ikuspegi batetik hobetzea laguntzea da, epairik eta inposiziorik gabe. Digestio-oreka berreskuratzen eta elikaduraren inguruko emozioak kudeatzen egiten dut lan bereziki, murrizketa zorrotzik gabe pertsonen ongizatea bermatuz.
Pertsona bakoitzaren testuingurura egokitzen den zientzian oinarritutako nutrizio malgu eta indibidualizatuan sinesten dut. Izan ere, ondo jatea ez da jarraibide batzuk jarraitzea soilik, zure burua modu osasuntsuan zaintzea baizik.

Kirol-nutrizionista
June Ibarguen
Giza Nutrizio eta Dietetikan graduatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Gasteizen. Ondoren, gehien gustatzen zaidan nutrizio arloan espezializatzea erabaki nuen: kirol nutrizioan, Isabel I. Unibertsitatean masterra burutuz.
Ordutik, osasuna, errendimendua edo elikadurarekin duten harremana hobetu nahi duten pertsonak laguntzen ditut, begirada integratzaile batetik eta murrizketarik gabe. Gertutasunetik, entzute aktibotik eta prozesu bakoitzarekiko errespetutik lan egitea gustatzen zait.
Izan Nutrizio eta Dietetikan espazio ezin hobea aurkitu dut zientzia, kontzientzia eta jarraipena uztartzeko eta gugana datozen pertsonekin batera egunero hazten jarraitzeko.
Jarri gurekin harremanetan
Prest gaude zurekin egoteko
Esaguzu zein den zure egoera eta zure helburuak. Zurekin harremanetan jarriko gara nola lagun zaitzakegun azaltzeko eta edozein zalantza argitzeko.

Benetako Esperientziak












