Nutrizio klinikoa eta kirol-nutrizioa Errenterian eta Online
Pertsonak erdigunean
jartzen dituen nutrizioa
Nutrizio kliniko eta kirol nutrizio pertsonalizatua Errenterian. Elikadura ohitura osasuntsuak
eraikitzen laguntzen dizugu debekurik gabe.
Debekurik gabe
Errurik gabeko elikadura
Zientzian oinarritua
Ikuspegi profesionala
Zuri egokitua
Zure egoera, zure beharrak

Izan Nutrizioa eta Dietetika
Zure bizitza errespetatzen
duen nutrizioa ulertzeko modu bat
Elikadura kaloriak zenbatzetik eta neurri batzuk lortzetik haratago doa. Izanen nutrizio kontziente eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, zure testuinguru eta bizimodura egokitua eta ebidentzia zientifikoan oinarritua.
Hemen ez dago epaiketa, erru eta presarik. Entzun, lagundu eta pauta errealistak emango dizkizugu zure ongizatea lortzeko elikaduraz gozatzen duzun bitartean.
Gure zerbitzuak
Nola lagun zaitzakegu
Lan egiteko modua egokitzen dugu zure beharren arabera: zure digestioak hobetzea, entrenamenduetako errendimendua igotzea eta haurdunaldia edo menopausia bezalako bizitzako momentuetan laguntzea. Aukeratu zure egoerara egokien egokitzen den bidea, guk lagun zaitzakegu.
Nutrizio Orokorra
Elikadura ohiturak egokitzea, elikagaiekiko harremana hobetzea, heziketa-nutrizionala, pisu igoera eta jetsierak, elikadura antolatzen ikastea…
Kirol
Nutrizioa
Hobetu zure kirol errendimendua elikadura zure beharretara egokituz. Horretarako entrenamendu eta txapelketak kontuan hartzen dira helburuak zehazteko eta errekuperazioa hobetzeko.
Nutrizio Klinikoa
Zure patologian zentratuko gara eta zure ohiturak eta elikadura zure egoera eta sintomatologiara egokituko ditugu, osasuna eta bizi kalitatea hobetuz.
Zure lehen kontsulta
Jar zaitez gurekin harremanetan zure kasua kontatuz eta lagunduko dizugu.
Guri buruz
Izanen atzean dagoen lantaldea
Alazne eta June gara, dietista-nutrizionistak eta Errenterian kontsulta daukagu.
Elikaduraren bitartez osasuna eta elikagaiekiko harremana hobetu nahi duten pertsonekin lan egiten dugu, eparik eta debekurik gabe eta ebidentiza zientifikoan oinarriturik.
Egunerokotasunera erraz egokitzen den nutrizio pertsonalizatuan sinesten dugu.

Zergatik Izan Nutrizioa?
Zergatik aukeratu gure zerbitzuak?
Plan pertsonalizatuak
Zure bizimodura egokituko diren plan pertsonalizatu eta errealistekin egiten dugu lan, era praktikoan eta konplikaziorik gabe, zure helburuak lortzera iristeko.
Malgutasuna
Ikasi denetarik jaten debekurik gabe, helburuak lortzeko prozesuan oreka mentala mantenduz.
Jarraipena
Jarraipen konstantea, aurrerapenen arabera egokitua eta motibazioa eta konstantzia mantentzeko laguntza.

Nola egiten dugu lan
Gertutasun bera, zauden lekuan zaudela
Zure kontsulta aurrez aurre burutu dezakegu gure Errenteriako zentroan baita online ere, zure etxeko erosotasunetik.
Bi kasuetan jarraipena bera da: gertukoa, pertsonalizatua eta zure prozesura egokitua, zuk aukeratu zure beharretara gehien egokitzen dena.
Benetako Esperientziak
Gutaz esaten dutena
Jarrai gaitzazu Instagramen
Egunerokotasuneko nutrizio kontzientea partetzen dugu
Jarri gurekin harremanetan












